Compatibilité
Sauvegarder(0)
Maila horiek Osasun Publikorako segurutzat jotzen diren tarteetan daude, eta Petronor, agintariekin lankidetzan, segurtasun-protokoloek ahalbidetzen dizkieten jarduera guztiak egiten ari da, gorabehera ahalik eta azkarren konpondu dadin.
Segurtasunean, Ingurumenean eta Osasunean (Osasun Publikoa) eskumena duten Eusko Jaurlaritzako sailak herritarrengan izan dezaketen eraginaren ebaluazio etengabea egiten ari dira. Horretarako, Euskadiko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarearen datuak, ingurunean egindako laginketa espezifikoak eta enpresak isurketak murrizteko hartzen ari diren neurri zuzentzaileen ikuskapenak erabiltzen dituzte.
Osasun Sailaren Informazio-oharra
Petronor User