Arte-sormenaren eta arlo teknologiko eta industrialeko berrikuntzaren arteko elkarrizketa bultzatu nahirik, gaur goizean inauguratu da Denise Scott Brown arkitekto eta teorikoari eskainitako Estatuan lehenengo erakusketa.
Denise Scott XX. mendearen bigarren erdialdeko arkitektorik garrantzitsuenetakoa da, eta Learning from Las Vegas (1972) delakoa da haren lanik eraginkorrenetako bat. Haren bazkide eta bikote Robert Venturi eta Steven Izenour-ekin batera landutako saiakera kritiko iraultzaile horrek erro-errotik eraldatu zituen arkitektura eta honen hizkuntzak, proiektu arkitektonikoan Amerikako herri-kultura eta automobila txertatuz.
Erakusketa 2026ko otsailaren 11n ireki eta 2026ko maiatzaren 31ra arte ikusi ahal izango da.