Petronorrek EIC Fundazioak antolatutako Juan Pérez-Mercaderren foroan lagundu du - Petronor

Compatibilidad
Ahorrar(0)
Compartir

Pérez-Mercader ikertzaile seniorra da Harvardeko Lurreko eta Planetetako Zientzien Departamentuan eta Bizitzaren Jatorriari buruzko Ekimenean, eta horrez gain, NASAko Astrobiologia Institutuarekin batera sortu zuen Espainiako Astrobiologia Zentroko zuzendaria da.

Hitzaldian argi utzi nahi izan du zein den bere eginkizuna eta nolako aurrerapenak lortzen ari den laborategian, biokimikatik aldendutako ‘bizitza’ mota guztiz sintetiko eta artifizialak sortzeko ikerketan. Hau da, karbono-molekuletatik abiatuta, DNArik ez duten elementu biziak sortzeko.

Detalles de contacto
Petronor User