Guztira, 23 ikaslek parte hartu dute 900 orduko etengabeko prestakuntzan eta horien % 91k gainditu du. Programa bereizitako bi faseren arabera egituratu da: lehengoa, Somorrostroko Prestakuntza Zentroak EICko ikasgelan emandako prestakuntza teorikoaren fasea. Eta bigarrena, Petronorren antolatutako praktika orokorren fasea, findegiko unitateetan ohikoak diren maniobretan oinarritua, Bilboko Portuko deskarbonizazio-hubean lanean jardungo duten unitateen antzekoetan egin beharreko praktika espezifikoak barne. Azken hauek dira ikasleek ongien baloratu dituzten esperientzietako bat. Prestakuntza honek praktiketako beka bat izan du hasieratik, eta txanda bakoitzean dagokion operadorearen laguntzaz egin da une oro.
Ikastaroa amaitzean, hori gainditu duten ikasle guzti-guztiak Basque Hydrogenerrek kontratatu ditu: zortzi operadore titular bezala, hiru kontroleko operadore bezala eta zortzi behin-behineko operadore bezala.
Horrenbestez, Petronor talentu hori gizonengan zein emakumeengan erakartzeko erreferentetzat finkatzen jarraitzen da, berehalako laneratzea erraztu, parte-hartzaileen enplegagarritasuna nabarmen hobetu eta prozesu jarraituko konpainietan jarduteko gaitasuna ematen duen proiektu profesional ilusionagarria eskainiz.
Ekimen hau bat dator Bilboko Itsasadarraren ezkerraldeko garapen ekonomikoa xede duen Indartu deialdiarekin, baita Somorrostroko Prestakuntza Zentroak eta Petronorrek hitzarmen bidez ezarritako lankidetza ere, Lanbidek prestakuntza-formatu hau ahalbidetzeko emandako malgutasunarekin batera.
2026an, prozesu jarraituko instalazio-operadorea izateko beste prestakuntza-programa bat egiten ari da Petronorren findegirako.