170 txirrindulari gazte, Meatzaldeko errepideetan barna - Petronor

Compatibilità
Salva(0)
Condividi

Mendiz-Mendi txirrindulari-taldeak eta Omar Fraile buru duen Bizkaia Cycling Academy eskolak antolatutako proba hau Muskizen, Zierbenan eta Abanto Zierbenan zehar jokatu da.

Ekitaldiak bi lasterketa izan ditu. Lehenengoa, 100 kilometrokoa, junior mailako txirrindulariek jokatu dute. Bigarrena, 50 kilometrokoa, kadeteak izan ditu protagonista.

Muskizko Udala Sari Nagusiaren hirugarren edizio honetan, 100 boluntariok baino gehiagok eta antolaketa-taldearen 30etik gora ibilgailuk parte hartu dute, Ertzaintzarekin eta anbulantziekin batera.

Recapiti
Petronor User