Petronor, «DS Industry» izeneko deskarbonizazio industrialari buruzko nazioarteko topaketan

Compatibilità
Salva(0)
Condividi

Hiru egunez jarraian, topaketak estatuko eta nazioarteko 140 hizlari baino gehiago eta 100 enpresa erakusketari baino gehiago bilduko ditu. Horrez gain, 190 B2B bilera egingo dira, eta programak erakusketak, kongresu-izaera eta harreman profesionalak egiteko guneak uztartuko ditu.

Testuinguru horretan, Petronorrek nabarmendu nahi izan du bere industria-jarduera egokitzeko burutzen ari den eraldaketa-prozesua, baita karbono-emisio txikiko energia-soluzio berriak garatzeko egiten ari den aurrerapena ere; izan ere, soluzio horiek mesede egiten diote Euskadi deskarbonizatzeko prozesuari.

Ekitaldiaren inaugurazioan, Aitor Arzuaga Petronorreko transformazio-proiektu berrien zuzendariak honako hau nabarmendu du: «Petronorren, erabateko konpromisoa dugu emisioak murrizteko zailtasun handienak dituzten industria- eta garraio-sektoreak deskarbonizatzen laguntzeko funtsezko zereginak betetzearekin. Erregai berriztagarri eta sintetikoen nahiz ekonomia zirkularraren aldeko apustu estrategikoa egin dugu, eta, hala, ildo horretan gauzatzen ari garen proiektu-zorroak 550 milioi eurotik gorako inbertsioa du gaur egun. Gainera, irmo sinesten dugu Euskadin baditugula balio-kate horretan toki sendoa hartzeko behar diren enpresak, talentua eta bultzada. Izan ere, dagoeneko ari gara horretan enpresa-sareko eragileen arteko lankidetzari esker, lankidetza horrek energia-trantsizioa garapen-aukera bihurtzeko bidea zabaltzen baitigu».

Recapiti
Petronor User