Compatibilità
Salva(0)
Gizon eta emakumeen arteko txapelketa bateratu hau lurralde eta probintzia guztietako tiralariei irekita dago, eta hiru kategoriatan jokatuko da: banakako absolutua, taldeka eta distantzian.
Lehiaketa 10:30ean hasiko da, eta aldez aurretik izena eman beharko da (10:00etatik 10:30era), 10 euro ordainduz Enkarterri Tiragoma Peñako kideen kasuan eta 15 euro gainerako lehiakideek. Era berean, jokatu beharreko azken kategoria banakako absolutua izango da, 16:30etik aurrera.
Irabazleek (kategoria bakoitzeko lehenengoek), Txapela oroigarriarekin batera, hainbat sari eskudirutan jasotzeko aukera izango dute.
Fonte: https://petronor.eus/eu/2025/04/petronorrek-bat-egin-du-euskadiko-xviii-tiragoma-txapelketarekin/
Petronor User