Compatibilità
Salva(0)
Geldialdiko sekuentzietan, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie. Hala ere, litekeena da sugarra areagotzea unitateetako lurruna ateratzen duen 3. Zuzian, eta aldian-aldian zarata-maila igo liteke unitate horien inguruan, baina horrek ez du esan nahi inolako anomalia edo arriskurik dagoenik.
Era berean, geldialdiko sekuentzian, partikula-kopuruaren gorakada gerta daiteke FCC unitateko fokuan.
Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko lurralde-ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.
Petronor User