Compatibilità
Salva(0)
Petronorrek jakinarazi nahi du, gaur, ekainak 9, geldialdia egingo dela HD3 Hidrodesulfurazio Unitatean, mantentze-lanetako esku-hartze bat egiteko.
Geldialdiko sekuentzietan, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie. Hala ere, litekeena da une batzuetan zuzian sugarra areagotzea.
Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko lurralde-ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.
Petronor User