Petronor, Zierbenako banderen babesle - Petronor

Compatibilità
Salva(0)
Condividi

1984an jokatu zen lehenengo probatik, Petronorrek leial eutsi dio etengabe Banderaren babesari, eta nabarmentzekoa da egun Petronor Bandera dela estropaden egutegian enpresa batek babestutako bakarra. Zierbenako Arraun Kirol Elkartearekin eta herriko bizilagunekin batera, Petronor urtez urte inplikatu da Zierbenarentzat hain garrantzitsua den ekitaldi honen antolaketan.

Aurten, lehenengo eta behin, emakumezkoen Euskotren txapelketari dagokion IX. Petronor Bandera jokatuko da. Zortzi traineruk parte hartuko dute, bi taldetan, eta 1,5 itsas-milia egin beharko dituzte, bi luzetan eta ziaboga bat eginez dira txanda bakoitzean. Parte-hartzaileak aurreko jardunaldian Donostian lortutako sailkapenaren arabera lehiatuko dira: Arraun Lagunak Donostia, Orio Orialki, Tolosaldea, Zumaia Delteco, Hibaika Jamones Ancín, Astillero Eneryt Servicios, Nortindal Donostiarra eta Hondarribia Bertako Igogailuak.

Bestalde, gizonezkoen proban XLII. Petronor Bandera jokatuko da. Hiru txandatan, Eusko Label Ligako launa traineruk 3 itsas-milia egin beharko dituzte guztira, ibilbideko lau luzeren halakoa, hiru ziabogarekin. Kasu honetan, parte hartzaileak honako hauek izango dira: Orio Orialki, Zierbena Bahias de Bizkaia, Bermeo-Urdaibai, Naiz Homes Donostiarra, Orsa Hondarribia, Getaria, Club de Remo de Ares, Ondarroa Kide, Lekittarra Elecnor, Kaiku, San Juan CMO Valves eta CR Cabo da Cruz.

Recapiti
Petronor User