Petronor Futbol Campusak 113 parte-hartzaile bildu ditu XIII. edizioan - Petronor

Compatibilità
Salva(0)
Condividi

Petronor Futbol Campusaren XIII. edizioa amaitu da, eta 5 eta 12 urte bitarteko 113 neska-mutilek parte hartu dute guztira (95 mutilek eta 18 neskak, hurrenez hurren).

Ohikoa denez, campusa bi txandatan antolatu da. Lehenengoa ekainaren amaieran egin zen, goizez, El Mortuero futbol-zelaian (Las Carreras). Bigarren txanda ere goizez antolatu da, uztailean, Muskizeko Malecon kirol-instalazioetan.

Futbolariak Muskizekoak (59), Abanto-Zierbenakoak (47), Zierbenakoak (2), Valentziakoak (1), Portugaletekoak (2) eta Kantabriakoak (2) izan dira. Neska-mutilen artean, 17 jokalari Petronorreko langileen seme-alabak izan dira.

Recapiti
Petronor User