Aitor Arzuagak deskarbonizatzeko zailak diren sektoreetarako soluzio berritzaileak nabarmendu ditu mahai inguru batean. Horrez gain, Petronorren mineralizazio-proiektua aurkeztu du.
CO2tik eta hondakinetatik abiatuta agregakinak fabrikatzeko EBko lehen instalazioa ezartzea da O.C.O Technologyrekin batera garatutako proiektu horren helburua, teknikoki sendoa eta jasangarria izango den agregakin konbentzionalen ordezko alternatiba bat eskaintzeko asmoz. Instalazioa eraikuntza-prozesuan dagoa joan den irailaz geroztik, eta urtean 22.000 tona hondakin berrerabiltzea lortuko du, urtean 2.200 tona CO2 isurtzea saihestuz.
Ekitaldiak beren-beregi nabarmendu du “karbonoaren kudeaketak” duen funtsezko eginkizuna, elementu horren atzipena, biltegiratzea eta erabilera, naturan oinarritutako soluzioak eta airetik CO2 zuzenean atzitzeko teknologiak bezalako estrategiak barne hartuz.
Jardunaldian, halaber, adituek eztabaidan jardun dute teknologia horien garapenari buruz, politika energetikoarekin, erregulazioarekin eta esparru globalaren barruko inbertsioekin lotuta.