CEBEKeko (Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa) Zuzendaritza Batzordeak hileroko ohiko bilera egin du Muñatoizko jauregian, Petronorren findegiaren barruan. Bertan, erakundearen azken jarduerak errepasatu eta enpresaren zein ekonomiaren egoera aztertzeko aukera izan dute.
Bilera amaitu ondoren, Jose Ignacio Zudaire Petronorreko CEOaren albokoak konpainiaren jardueraren berri eman die, arlo teknologiko zein industrialean duen posizionamendu estrategikoa eta 2050ean zero isurpen garbi lortzeko enpresan egiten ari diren askotariko ekimenak barne.
Jardunaldia amaitzeko, batzordekideek 2,5 MWeko elektrolizagailua bisitatu ahal izan dute. 2023ko urriaz geroztik martxan dagoela, hidrogeno berriztagarria sortzen duen Euskadiko lehen elektrolizagailua izan da.