Hala, Petronorrek industriaren eta teknologiaren deskarbonizazioa bultzatzeko abian dituen jarduerak lehen eskutik ezagutu ahal izan dituzte. Proiektuak eta bai findegian, bai proiektu berrietan egindako inbertsio guztiak aurkezteko bileraren ondoren, Emiliano López Atxurra konpainiako presidenteak findegia errotik ezagutzen lagundu die. Izan ere, arreta berezia eskaini dio 2,5 MWeko elektrolizagailuari, zeina 2023an abian jarri zen eta Petronorrek abian jarriko dituen elektrolizagailu berrietan aplikatzeko ezagutza eskaini duen.
Emiliano López Atxurraren hitzetan, «izugarri eskertzen dugu Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko diputatuak gure egoera ezagutzeko duten interesa. Gure ustez, industria deskarbonizatua lortzeko gakoa proiektu eta tresna berritzaileetan buru-belarri lan egitea da. Izan ere, industriak eta teknologiak gure konpromisoan aurrera egitea ahalbidetuko dute, hots, isurpenak murriztea eta ikuspuntu eta jarduteko modu berri bat eskaintzea. Ildo horretan, digitalizazioa, deskarbonizazioa eta berrikuntza sustatzeko aukera ematen diguten hainbat proiektu ditugu Petronorren, gaur aurkeztu dizkizuegunak».
Gipuzkoako diputatu nagusiaren aburuz, «Petronor funtsezko kidea da teknologia jasangarriak, mugikortasun garbia eta sektore estrategikoen deskarbonizazioa sustatzeko. Hidrogenoaren Euskal Korridorearekin bat egin genuenetik (2021), MUBILekin elkarlanean aritu gara hidrogenoaren ekosistema Euskadin sustatzeko. Lankidetza horrek, trantsizio energetikoarekin dugun konpromiso irmoa nabarmentzeaz gain, indartu egiten du ere etorkizun jasangarriago eta teknologikoki aurreratuago baterantz aurrera egitea ahalbidetuko diguten irtenbide berritzaileen aldeko apustua».
Findegiko instalazioak zeharkatzeaz gain, Petronorrek 2050ean «0 emisio garbi» lortzeko dituen etorkizuneko inbertsioak ezagutu ahal izan dituzte ere.