Ekimen honen bitartez, Petronorrek ingeniaritzako ikasleen nazioarteko prestakuntza aurreratua sustatu nahi du energia, berrikuntza zein digitalizazioaren arloan.
Naroa Etxabe Arrizabalaga eta Iker García Urbizu dira beka hauei esker beren espezializazioetako titulazio bikoitza lortu ahal izango duten bi ikasleak. Kasu honetan, bigarren ikasketak Cincinnatiko Unibertsitateko (AEB) Ingeniaritza Mekanikoko masterrean eta Cranfieldeko Unibertsitateko (Erresuma Batua) Automobilgintzako Ingeniaritzako masterrean egingo dituzte, hurrenez hurren.
Ekitaldian parte hartu dute Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak, Andrés Sendagorta Sener Taldeko presidenteak eta Charles Pinto Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendariak.
Emiliano López Atxurraren hitzetan: “Industrian, indar teknologiko eta industrial handia duten herrialdeak dira aurrera egiten dutenak. Teknologia garrantzitsua da, baina berau industrializatzeko gai izan behar dugu. Erronka handia dugu gure aurrean: gure etorkizunerako funtsezkoa dena gehitu eta balioestea. Horregatik, egungo prozesuen helburua ez da soilik sormen-balioa edo industria-balioa soilik, nondik gatozen eta norantz joan nahi dugun ere ulertzea baizik.
Petronorrentzat, sari hauek harro egoteko modukoak dira, nondik gatozen gogoratzeko eta orain arteko bidearen balioa nabarmentzeko aukera ematen diguten heinean. Iraganeko aurrerapenak ezinezkoak izango ziratekeen negoziorik gabe, nortasunik gabe eta ondo espezializatutako profesional berririk gabe. Gazteok zarete oraina eta etorkizuna”