Markagintza digitalean egiten dut lan, estrategia digitalak diseinatu, garatu eta optimizatzen bezeroen online presentzia indartzeko.
Durangoko Azokaren 59. edizio honetan ere, ideia kreatiboa sortu eta harilkatu dugu. Lelo apurtzailea, Azokak bakarrik esan ahal duena, hartzaileari erreferentzia zuzena egin diona eta euskal kulturaz gozatzea euskal kultura egitea ere badela adierazten duena: Hartzea ematea DA!
Irakurtzea idaztea da. Entzutea kantatzea da. Ikustea antzeztea. Aditzea pentsatzea. Egotea egitea da. Hartzea ematea DA!
Komunikazio estrategiaren diseinua eta aholkularitza
Aurtengo komunikazio helburu nagusiak zehaztu eta komunikazio lantaldearen eguneroko gida-lerroak diseinatu ditugu. Horrez gain, mezugintzaren, bozeramailetzaren, sare sozialen edota jendaurreko agerpenen ildo nagusiak finkatu ditugu.
Udatxo eta Balu artistei egin genien aurtengo kartela osatzeko proposamena. Edizioko leloa kontutan hartuta, sorkuntza lana bi artistei eskaintzeak zentzu guztia hartu du, batak besteari asko hartu eta asko eman diolako. Udatxok margoak egiten ditu, Baluk, berriz, collage-ak, eta bi diziplinak batzen dituen obra fisikoa sortu da.
Bestalde, Durangoko Azokaren publizitate kanpainaren diseinua garatu dugu. Online eta offline publizitatea uztartu ditugu, hedabideetan nahiz sareetan erabiliko diren kanalak eta egingo diren kanpainak zehaztuz eta planifikatuz.
Komunikazio euskarrien diseinua
Idea kreatiboa iruditeriara eraman dugu eta kartela irudi korporatibora egokitu. Horrekin batera, kanpainarako euskarri guztiak sortu dira: spot-a, irrati kuina, papergintza, webguneko eta sare sozialetako diseinuak, publizitaterako euskarriak eta Azoka egunetarako kanpo eta barne seinaletika.
https://www.youtube.com/watch?v=zUxi13AdXNA
Berrikuntza nagusiak, jopuntuan
Erronka berriei erantzutea eta beharretara egokitzea da Durangoko Azokaren helburu nagusia urtez urte, eta aurten hainbati eman diogu erantzuna azoka osoago eta zabalago bat lortzera bidean: EITBren babesletza, Puntu Morea, Areto Nagusiko pantaila, Badabil podcastaren zuzeneko saioa, Ahotsenea Literatura gunearen leku aldeketa edota Udatxo eta Baluren kartel sinaketa Landako Gunean.