Petronorrek 58 milioi euro inbertituko ditu eraginkortasuna hobetzeko - Petronor

Compatibilità
Salva(0)
Condividi

Unitate honek 2,500 m² inguru ditu eta 3. Lantegiko Kargalekuen eta Hozte-dorreen artean kokatuko da, propilenoa eta propanoa bereizi eta arazteko. Horri esker, araztasun eta eraginkortasun handiagoa lortuko da, jardunean egungo dorrearen presioaren erdia beharko duen heinean.

Era berean, unitate berrian bero-ponpa bat jarriko da prozesuaren eraginkortasuna nabarmen hobetu eta findegiaren deskarbonizazioan laguntzeko. Hartara, 25 tona lurrun gutxiago kontsumituko dira, galdaretan gas naturalaren erabilera murriztuz eta urtean 35.000 CO2 gutxiago isuriz. Horrez gain, urtean 54.700 metro kubiko ur fresko gutxiago kontsumituko direla aurreikusi da.

Eraginkortasunari dagozkion hobekuntza horiek guztiak AENORek baliozkotu ditu, eta aipamen berezia jaso dute ur-baliabideen erabilera murrizteagatik, isurpenak gutxitzeagatik, biodibertsitate eta ekosistemen gaineko eragina ez sortzeagatik eta ekonomia zirkularrari egindako ekarpenagatik, izan ere, prozesu horretan ekoitzitako produktua lehengaitzat erabili ahal izango da material birziklagarriak fabrikatzeko.

Recapiti
Petronor User